XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ihes egin nahi izango bazenu, zeure burua bentzitutzat aldarrika dezazun arte ez diogu guk amore emango!.

Hitz hauek entzutean, neskak zartagina lurrera bota eta sartua zen lekutik bertatik atera zen, eta sukaldeko murrua berriro itxi zen.

Bere zorabiotik sukaldari beltza itzuli zenean, lau arrainak erreak zirela ikusi zuen, eta ikatza bezain beltzak zeudela.

Eta hasi zen esaten: Arrain gizajoak! Arrain gizajoak! eta negarka segitzen zuen bitartean, hona hemen visirra presentatu zela, haren buruaren atzetik agertuz, eta esan zion: Eramazkiozu arrainak sultanari.

Eta sukaldariak negar egiteari eman, eta gertatua zitzaiona visirrari kondatu zion, eta visirra miretsirik gelditu, eta esan zuen: Hori da egiazki oso istorio arraroa.

Eta arrantzalea bilatzeko agindu zuen, eta arrantzalea azaldu bezin laster, esan zion: Nahitaezko gauza eta lehendabiziko aldiz ekarri zenituen bezalako lau arrainekin zu itzultzea.

Eta arrantzalea urmahelera zuzendu, bere sarea bota eta lau arrain edukiz atera zuen, hartu eta visirrari eraman zizkionak.

Eta visirra sukaldariari eramatera joan zen, eta esan zion: Altxa zaitez! Nire aurrean frijituko dituzu, kontu hori zer den nik ikus dezadan!.

Eta sukaldari beltza altxatu, eta zartaginan jarri zituen sutan.

Eta ozta pasatuak ziren minutu batzu, horra horma erdiratu zela eta beti janzki berberaz jantzita neska agertu zela, eta eskuan beti makiltxoa eramanez.

Zartaginan makiltxoa sartu, eta esan zuen: O arrain horiek! O arrain horiek!.

Zeuen aintzinako promesari eusten segitzen al duzue?.

Eta arrainek burua altxatu, eta denek batera honako estantzia hau kantatu zuten: Zuk zeure urratsak bueltatzen badituzu, guk imitatuko zaitugu!.

Zuk zeure zina betetzen baduzu, guk geurea beteko dugu!